IKUS-ENTZUN

“Saio bereziak”, Nafarroako Filmotekan

Hil honetan lau “saio berezi” izango dira Nafarroako Filmotekan. Hala, asteon bi film pantailaratuko dira, ostegunean, Academia Ford (Lan kolektiboa, 2018, Espainia) eta Faraway Land (2018, Daniel A. Azpe eta Josepmaria Anglès, 2017), 18:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren.

Nafarroako Filmotekaren arabera, “Faraway Land dokumentalaren aurkezpena izango da, immigrazioari buruzko dokumentu hunkigarria, Atenaseko Pireo portuko kanpalekuetatik. Ideia eta errealizazioa Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko bi ikasleren partetik gauzatu da”. Bi ikasleok, Daniel A. Azpe eta Josep Maria Anglès, emanaldian izango dira haien lana aurkezteko. Academia Ford, berriz, Nafarroako Filmotekak gazteentzat ondutako III. Zinema Tailerreko super 8 mm-ko ikasleek burututako lan laburra da.

Hil honetan, halaber, beste bi “saio berezi” izango dira: 13an, Los objetos amorosos (Adrián Silvestre, 2016, Espainia), eta 27an, Lon Chaney aktore mitikoak antzeztutako lan klasiko bat ikusteko parada izango da, The Phantom of the Opera (Rupert Julian, 1925, AEB). Emanaldia, gainera, musikatua izango, CTL Irudia eta Soinua LHko eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko baitute. Ekitaldia NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren baitan ondu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button