BERTSOTAN

Saio berezi-bereziak

Asteburua saio bereziz beterik dator. Adibidez, Getariako Katukale Irakurle Taldearen aldeko bertso-saio egongo da bihar, Iturzaeta Eskolako Aretoan, gaueko 22:00etan. Bertsotan Amets Arzalluz, Onintza Enbeita, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi hasiko dira, eta Uxue Alberdi gai-jartzaile lanetan arituko da.

Bihar ere, Athletic vs Eibar bertso-derbia antolatu dute herri horretako Akara tabernan. Bertsolariak Mikel Arrillaga, Aimar Goenaga, Imanol Uria eta Inazio Vidal izango dira.

Larunbatean beste kolektibo baten aldeko saioa egongo da. Hortaz, Usurbilen jaialdia egongo da Argia Eguna dela eta. Bertsolariak Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Rosi Lazkano eta Julio Soto izango dira.

Igandean ere beste zerbait berezirekin gozatu nahi baduzue Sopelara joan. Hango plazan, bertso-apo saioa eta sardina jana eta gibelurdinak saio berezia egingo dute Ekaitz Larrazabal Katxo eta Fredi Paia bertsolariek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu