BERTSOTAN

Sailkapen-faseko saioak amaituta BBK Sariketan

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak BBK Sariketan, atzo eta herenegun egin diren saio biekin. Lehen saioa Igorreko saioa kultur aretoan izan zen, Arratia eta Durangaldeko taldeen artean, 200 bat ikasle arretatsuren aurrean, eta atzokoa berriz Zallako institutuan, 150 bat ikusleren aurrean, Enkarterri eta Busturialdekoen artean.
Irabazleak eta beraz sailkatuak, Durangaldea eta Busturialdea izan dira.

Beraz, datorren asteko astearte eta asteazkenean, finalaurrekoak egingo dira, Derio eta Markinan. Derioko Txorierri institutuan, 11:30ean, Ipar Uribe eta Lea Artibai lehiatuko dira, eta hurrengo egunean, Markinako Lea-Artibai ikastetxean, 11:30ean, Durangaldea eta Busturialdea izango dira aurrez aurre.

Dakizuenez, finala, martxoaren 23an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button