ARTEA

Sahatsa Jauregi “HIRU X” erakusketa paratu du Bilbon

Sahatsa Jauregik (Salvador de Bahía, 1984) duela bi urte burututako marrazkiekin osatutako HIRU X izenburuko erakusketa inauguratuko da gaur, Bilboko Anti liburu-dendan. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 17ra arte.

Jauregiren hitzetan, “2016an egin nituen marrazki batzuk doaz hemen, azken aldiz fundamentuz marraztu nuenekoak. Eskulturei estu-estu loturik zihoazen, eskulturak deskribatzen zituzten hasieran. Ondoren, Slash fanzinea eta Do It Yourself logikapean sortutako beste zenbait irudik eragin ninduten. Hortxe”.

Sahatsa artista aktiboa da, 2007an Arte Ederretako Fakultatean (EHU) lizentziatu zenetik. 2008az geroztik, hainbat proiektu burutu ditu; esaterako, 2104an bilboko Azkuna Zentroan ikusgai egon zen Fermin Muguruzaren Black Is Beltza erakusketaren diseinu eta koordinazioan aritu zen, zeina beste hiri batzuetan ere izan den. Halaber, Leire San Martinekin batera, Superbia: Ulrike Ottingerren 8 film deituriko eta Ulrike Ottinger zine zuzendariari buruzko zikloa antolatu zuen 2015ean. 2016an, DSS2016 proiektuaren baitan, Tirabirak, Tiras que aflojan erakusketa ibiltarian aritu zen, diseinu eta ekoizpen koordinazio lanak egiten, EHUko EMAN taldearekin elkarlanean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button