MUSIKA

“Fuzz in the City” rock-and-roll jaialdia, Bilbon

Bilboko Hika Ateneoan rock-and-roll eztanda izango da asteburu honetan, izan ere, ostiralean eta larunbatean, martxoak 29 eta 30, jatorri ezberdinetako zortzi taldek joko dute, Fuzz in the City jaialdiaren baitan.

Hala, gaur bertan, martxoak 29,  Donostiako Niña Coyote eta Chico Tornado, Valentziako Aullido Atomico eta Cadiz hiriko Little Cobra arituko dira oholtzan: Bikote euskaldunak 70eko urteetako hard-rock-ean oinarritutako stoner-a jorratzen dute; Aullido Atomico-k, berriz, 50eko hamarkadako rock-and-roll zaharra; eta , amaitzeko, Little Cobras andaluziarrek blues-punk zikina jotzen du.

Bihar, halaber, lau banda izango dira Hika Ateneoan: Italiako Tony La Muerte (gizon-orkestra); Madrileko The Limboos (rhythm and blues exotikoa); Bilboko Screaming George and The Hustlers (blues-punk), eta, laugarrenik, Toledoko Las Aspiradoras (60ko urteetako garage-rock-a).

Horrekin batera, bestelako jarduera paraleloak ere izango dira: Don Rogelio artistaren ilustrazioekin osatutako erakusketa; larunbat eguerdian, 14:00etan, Zazpikaleetan, bermuta  Tumba Swing-ekin;  Rolando Brunoren kontzertua Zubiburun, 17:00etan…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button