Nontzeberri

Sahatsa Jauregi eta Merylstreep, “Anti” liburu-dendan

Bilboko Anti liburu-dendan bi ekitaldi interesgarri izango dira asteon.Batetik, gaur, maiatzak 27, Sahatsa Jauregi artistak Tabloid izeneko argitalpena aurkeztuko du; bestetik, maiatzaren 31n, Merylstreep taldeak kontzertua egingo du dendan bertan. Bi ekitaldiak 20:30ean hasiko dira.

Argitalpenaren aurkezpenean Jauregik interbentzio bat egingo du bere irudiekin. Amerikako Estatu Batuetan eginiko bi egonalditan ondu du artistak Tabloid: “San Frantzisko hirian egindako proiektua da, hasieran koaderno bat izan zena, baina bukaera aldera, inprimatze aldera alegia, aldizkari baten forma hartu duena. Oso amerikanoa!.

Bestalde, Merylstreep taldeak kontzertua emango du maiatzaren 31n. Hirukotea ondoko musikariek osatzen dute: Mayi (ahotsa eta gitarra), Guio (ahosta eta perkusioa) eta Julieta (ahotsa eta gitarra). Aurten estreinako maketa grabatu dute, eta laster Madrilen egin ohi den Ladyfest jaialdi feministan joko dute.

Exit mobile version