IKUS-ENTZUN

“Saharaz Blai” ikus-entzunezko bigarren edizioa zabalik

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharaz Blai lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du. Euskal Herriko eta errefuxiatu sahararren kanpamentuetako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen ikus-entzunezko lehiaketa da. Lehiaketaren helburua “parte hartuko duten gazteek uraren sarbiderako giza eskubidearen inguruan hausnartzea da”.

Proposamenak aurkezteko epea  urtarrilaren 31n amaituko da eta bideoek 150 segundoen iraupen totala ezin izango dute gainditu.

SEADen Lagunen Elkartea, EFA Abidin Kaid Saleh zinema eskola, FiSahara festibala eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko kideez osatutako epaimahaiak lan onenak aukeratuko dituzte. Ondoren, lan horien bozketa herritarrei irekiko da lehiaketaren web-orriaren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzazioa duena.

Guztira lau sari banatuko dira, bi Euskal Herriko parte-hartzaileentzat eta beste biak kanpamentuetako partaideentzat..

Link honetan dituzue lehiaketaren oinarriak, izena emateko fitxak eta bestelako informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button