IKUS-ENTZUN

“The Munsters” telesaileko aitonari buruzko dokumentala, Tabakaleran

The Munsters telesaila AEBetako 60ko urteetako telebistako produktu sonatuenetarikoa izan zen, izan ere, bere oihartzuna mundu osoan zabaldu zen. Bada, 2006an, Sergio Oksman zinegile brasildarrak telesail horretako aitona antzeztu zuen Al Lewis aktoreari buruzko dokumentala estreinatu zuen.

Film hori, Goodbye, America, larunbatean pantailaratuko da Donostiako Tabakaleran, 19:00etan, Fokuak (FK) Nazioarteko zinegile garaikideen berrikustea zikloaren baitan.

Filma lehen pertsonan kontatutako erretratua da. Elkarrizketa moduan filmatua, Lewisek bere bizitzako makina bat gertaera kontatuko ditu, The Munsters telesaileko aitona gisa makillatzen den bitartean. Hala, aktore estatubatuarra makina bat kontutan sartuta egon zela jakingo du ikusleak; batez ere bere alderik politikoenaren berri izango du: II. Mundu Gerran borrokatu zen, 60ko hamarkadako manifestazioetan parte hartu zuen, McCarthy senatariaren sorgin ehizako zerrendetan zegoen, AEBetako Gobernuaren gezur eta krimenak salatzen zituen irratian…

“Motu Maeva” eta “Goierri konpeti” filmak

Horrekin batera, asteburuan, beste bi film ikusi ahalko dira Tabakaleran: Bihar, hilak 8, Motu Maeva, Maureen Fazendeiro zinegile portugaldarraren partaidetzarekin, eta igandean, hilak 10, Goierri konpeti, Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal zuzendarien partaidetzarekin hori ere.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button