BERTSOTAN

Sagardoak elkartzen gaitu

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoa Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak Sagardoak elkartzen gaitu ekimena abiatu dute. Egitasmoaren barruan, bertso saioak izango dira datozen asteotan Gipuzkoako hainbat sagardotegitan.

Sagardoa eta bertsolaritza betidanik egon dira lotuta, eta aspaldikoa da harreman hori. Aurtengo uda bereziak harreman hori estutu egingo da gehiago, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolaturiko egitasmoa batekin.
Hortaz, Gipuzkoako hainbat sagardotegitan bost bertso saio izango dira, eta horietako bi bertso otordutarako txartelak jada eskuragai daude.

Uztailaren 15ean izango da lehena, Adunako Aburuza sagardotegian. Eli Pagolak eta Unai Mendizabalek egingo dute bertsotan, Aitor Mendiluze gai jartzen arituko dela. 20:30ean hasiko da. Uztailaren 24an da bigarrena: Astigarragako Astarbe sagardotegian bertan, 18:30ean hasita, eskainiko da mokadua eta bertso saioa:  Agin Laburu eta Maialen Lujanbio arituko dira librean. Uztailaren 26an eta abuztuaren 7an eta 29an ere izango dira saioak: horietarako txartelak eskuragai dituzue www.sagardoa.eus atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu