BESTELAKOAK

Sabin Bikandi eta Kukai Dantza, Max 2015 saridunak

Atzo Bartzelonan ospatu zen ekitaldian jakinarazi ziren Arte Eszenikoen 2015 Max Sarien irabazleak. Sabin Bikandi musikari eta musikagileak, musika-konposiziorik onenaren saria irabazi du Kukai dantza konpainiaren Gelajauziak ikuskizunerako egin duen konposizioarengatik, eta Kukai dantza taldeak berak ere saria irabazi du artista-zerrenda onenaren kategorian (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena).

Sabin Bikandi eta Xabier Erkiziaren konposizioak musika jarri dio iazko martxoan Cesc Gelabert koreografo katalanak egindako ikuskizunari. Obra hori Euskal Herriko hainbat herritan izan da ikusgai, baita Argentinako zenbait hiritan ere, eta iaz saritua izan zen Leioako Umore Azokan.

Sabin Bikandi (Galdakao, 1965) AIKO Taldeko dantza-maisua da, eta helduei dantza egiten irakastea xede duen Dantzaldi Ibiltaria proiektuaren sustatzaileetako bat. Horrez gain, dantza tradizionaleko irakaslea izan da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Era berean, Londresko Unibertsitatean Etnomusikologian doktoratu eta Musikako Goi Mailako Irakaslea da. Txisturako doinuen egile eta moldatzaile ez ezik, Bilboko Udal Txistulari Bandako kidea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button