LITERATURA

Eneko Barberena eta Garbiñe Ubeda idazleen lanak kalean dira

Eneko Barberenak Afrikanerrak eta  Garbiñe Ubedak Mehatxua izeneko liburuak plazaratu dituzte Elkar argitaletxearekin.

Distopia batean oinarritu du Barbenenak bere lan berria: Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea hartu dute, migrazio ilegala kontrolatzeko asmoz. “Geroaren deskribaketa aseptikoaren itxurapean egungo gizarteari zuzentzen dio Barberenak begirada zorrotza, sarritan umoretsu eta beste askotan gupidagabea, prospektiba-ariketa burutsu bezain kitzikagarrian hainbat gai eta arlo maiseatuz: kultura, komunikabideak, industria, aisia, kontsumoa, eskola, politika, migrazioa, aberria, gerra…”

Garbiñe Ubedak neska gazte baten begien aurretik gertatzen den istorioa esperientziatik kontatu nahi izan du. “Amak Frantziara, Nizako aldiri urrunetara, bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da naturala”. Baina mehatxu batek dena aldatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button