BERTSOTAN

Saats Karasatorre eta Julio Soto nagusi Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioetan

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean, Tuteran, Saats Karasatorre nagusitu zen, eta hala,  martxoaren 3an, Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Etxarri Aranazko bertsolariak.  Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre juntatu ziren, eta azkenak eskuratu zuen puntu gehien.

Hurrengo eguneko saioa Urdazubiko Kultur Etxean jokatu zen. Julio Soto, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman bildu ziren. Guztien artean onena, Julio Soto izan zen. Hortaz, martxoaren 9an, Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button