ARTEA

Ruth Pechek bere azken lana aurkeztuko du Bilboko Photogallery 20n

Ruth Pecheren irudiak naturan erreproduzitzen diren patroi arkitektonikoak plasmatzen dituzte,ordena eta kaosaren arteko trantsizioa islatu nahi dute alegia.

Irudiaren zelulen errepikapenetik aurrera eta zelulek erreproduzitzen dituzten patroietan sortzen diren etenduretatik, bizitza forma berrietara heldu nahi du Ruthek. Eboluzioan dauden irudiak, erreproduzitu, transformatu eta aldatu egiten baitira.

Ruth Pecheren aurreko lanetan ere, Isomorfismo eta Biomorfismo,irudien aldaketa eta etengabeko transformazio hori presente egon da.

2004. urtean erakusketak egiten hasi zenetik 20 baino gehiago egin ditu. Bere lanak arte digitalaren eta mundu birtualaren arteko erlazioak esploratzen ditu besteak beste.

PhotoGallery20k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button