MUSIKA

Ruper Ordorika, bakarka

Ahotsa eta gitarra, bi elementu horiez baliatu da Ruper Ordorika Bakarka lanean bildu dituen 12 doinuak jasotzeko. Azken urteetan oholtzan bakarka esperimentatutako sentsazio eta bizipenetatik abiatu da Ruper lan hau egiteko. Bere ibilbide osoko kantuak dira diskoan bildu dituenak; hortaz, abestiak aski ezagunak dira zaleentzat.

Garai guztietako abestiak grabatu ditu akustikoan musikaria, beraz, bere ibilbidearen atzera begirako akustikotzat jo daiteke diskoa; tartean, Fas fatum, Herdoilarena, Hautsi da anphora, Martin Larralde, Joan soseguz edo Mundua biltzen duen oihartuzuna.

Diskoa udan grabatu du Oañatikoak, Azkarateko Mamia estudioan, Jonan anaiaren gidaritzapean. Elkar argitaratzailearen arabera, “(…) Eta soiltasunaren bidetik, xalotasun eta xehetasun guztiaz landuta dago, bai interpretazioan, bai diskoaren azalean ere, Fernando Neirak egina, erabateko koherentzia eta zintzotasuna erakutsiz”.

Abenduan, halaber, zuzeneko beste disko bat grabatuko du, Bilboko Kafe Antzokian, baina oraingoan taldea lagun duela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button