MUSIKA

Rukula eta Diana Lagarto taldeek Bermeon joko dute gaur

Usurbil eta Lasarte-oria Rukulak eta Bilboko Diana Lagartok Bermeoko Nuntxaku Gauak kolektiboak zuzentzen duen Kapilla aretoan joko dute bihar gaur, 22:00etatik aurrera.

Rukula Kaki Arkarazo soinu-teknikari eta musikariaren seme Martxelek zuzendutako banda instrumentala da. Taldeak sei kantuko diskoa plazaratu zuen 2016an, erritmo aldaketekin jositako lana da. Iaz, gipuzkoarrak Kaki Arkarazoren talde ohia izandako M-ak-en kantuak moldatzen aritu ziren zuzenean. Honelakoak irakurri ahal dira taldearen soinuaren harira: “Usurbildik datorren Rukula laukoteak gerria mugiaraziko dizu, nahi gabe baldin bada ere. Rock dantzagarri terapeutikoa! Txost! musika odolean daramaten musikari musikazaleek osatzen dute banda itzela da. Ezusteko erritmoak, melodia malenkoniatsuak eta letra zoroak”.

Diana Lagarto-ko taldekideak, bestalde, hainbat taldetan aritutako musikariek abiatutako egitasmo berria da: “Inserta taldearen azken kontzertuak ematen ari ginela sortu zen ideia. Taldeko hiru kidek elkarrekin jotzen jarraitzeko asmoa genuen eta hilabete batzuk atseden hartu ostean lokalera bueltatu ginen. Helburua zerbait berri egitea zen eta ahal izanez gero jende berriarekin. Handik gutxira Caba abeslaria batu zitzaigun”. Post-hardcore estilo proposamena bilbotarrena. “Noise-rock, screamo, punk, crust, rocking-hc, math-rock, hardcore topatuko dira”. 2017an, “Supêrvivęnciæ” izenburuko lana plazaratu zuten bilbotarrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button