Nontzeberri

Rude Kanka Sounde

 

Datorren larunbatean martxoak 10, Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean Sagareggae izeneko reggae jaialdiaren aurtengo edizioa egingo dute. Agertokian erritmo tropikalak jorratzen dituzten hiru talde izango dira: Chalwa Band (Bizkaia, Uribe Kosta), Dingwash (Hendaia) eta Tacumah Reggae Band (Donostia).

Kontzertuen ostean, reggae, dub, dancehall eta antzeko estilo bero-beroetan adituak diren diskoa jartzaileak arituko dira: DJ Bob, DJ Plan, DJ GRD eta Rude Kanka Sound System. Jaialdia 20:00etan hasiko da eta goizaldeko ordu txikietara arte iraungo du.

Taldeei dagokienez, Chalwa Band taldea hainbat musikarik osatzen dute eta 2006. urtean eratu zen Bizkaiko Uribe kosta eskualdean. 2010. urtean King Konsul abeslari ezaguna gehitu zitzaien eta egun hamar laguneko reggae banda handia da. 70eko eta 80ko reggae jamaikarraren eta ingelesaren eraginak dituzte.

Dingwash berriz, reggae eta dub estiloko boskotea da. Hendaiakoek erritmo errepikakor eta hipnotikoak egiten dituzte, eta estilo ezberdinen fusioa egiten dute, haien jarioa dark ambient-reggae-jazz-dub etiketarekin definitu dute.

Azkenik, Tacumah Reggae Band reagge talde Donostiatik dator, eta hamaika musikariz osaturiko banda gaztea da. Jamaikako sustraiak, roots-ak dira haien musikaren oinarria.

Gogoratu kontzertua Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean izango dela, larunbatean, hilak 10, 20:00etan.

 

Exit mobile version