IKUS-ENTZUN

Hiria bada niretzat

Diziplina anitzeko ZAWP-Bilbao (Zorrotzaurre Art Working Progress) arte egitasmoaren barruan, La hACERIAk eta Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak (ZINEBI) honen lehiaketaren 54. edizioan parte hartu zuten filmen aukeraketa eskainiko dute ostegunean, ekainaren 27an eta ostiralean, ekainaren 28an, Deustuko La hACERIAn.

Hiria bada niretzat. Bizitza hirietan eta bere lekuak gaur egungo zinean da, Zinebiren 54. edizioan ikusi ahal izan ziren filmen aukeraketaren izenburua. Hala, Alemaniako, Brasilgo, Txinako, Estatu Batuetako, Frantziako eta Britainia Handiko hirigune eta biziguneekin erlazionatutako norbanakoen eta taldeen bizipen bereziak aztertzen dituzten sei dokumental eta fikziozko lan bat jasotzen ditu. Film horien ezaugarri komuna hiri eraldaketa prozesuak pertsonengan, kulturan, ekonomian eta gizartean dituen ondorioak aztertu daitezke.

Programazioa, ostegunean, ekainaren 27an, jarriko da martxan, bost film eskainita. Hasteko, Alice Colomer-Kang-en J.M. Mondésir (2012) film labur frantsesa. Gero Lehmbruckstrasse, Friedrichshain, Berlin (Fritz Polzer. Alemania, 2012), Bridge to nowhere (Kim Stewart. Britainia Handia, 2012), Gu Cheng (Huaqing Jin. Txina, 2012) eta Artifacts of the city (Florian Schneider. Alemania, 2012) ikusi ahal izango dira.

Hurrengo egunean, Man made place (Alemania, 2012), Yu-Shen Suk zuzendua, eta (Dis)location-Sampa (Kanada-Brasil, 2011).


 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button