Nontzeberri

Ruben Salvador tronpeta jotzailearen RS Faktor jazz boskoteak lan berria plazaratu du

Ruben Salvador tronpeta jotzailearen RS Faktor jazz boskoteak Starting! diskoa argitaratu du Errabal zigiluaren eskutik. Salvadorrek idatziriko zortzi doinu biltzen ditu diskoak.

Salvador hainbat artistekin aritutako musikaria da, tartean , Mike Farris. RS Faktor boskotea, baina, tronpeta jotzailearen bakarkako egitasmoa da. Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Julen Izarra (saxo tenorra); Satxa Soriazu (pianoa eta teklatuak); Javier Mayor (kontrabaxua) eta Hilario Rodeiro (bateria).

Ikasgelen babesean osatutako talde gisa egin zituzten lehen urratsak bost musikariok. Harrezkeroztik egindako lanaren emaitza disko honetan islatzen da. “Salvadorrek eta bere taldekideek ez dute inon kokatu nahi beren musika, eta konplexurik gabe egiten diete keinu era askotako genero, estilo, tinbre eta erritmoei”.

Bihar aurkeztuko dute lan berri hau Bergarako Espoloian, Berumuga 2011 udako musika beltzari buruzko gauak irekiz.

Diskoan jasotako doinu bat entzun daiteke hemen.

Exit mobile version