MUSIKA

RRUCCULLAren soinu elektroniko eta askeak, Donostian

2019ko uztailaren 24tik 28ra artean egingo da 54. Heineken Jazzaldian, ohikoa den legez, egitarauan tokiko taldeek haien lekua izango dute, eta jaialdian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesua abian da. Bada, aukeraketa egitarau horren baitan, gaur, Donostiako Forum FNACen, RRUCCULLA arituko da, 19:30etik aurrera.

Izaskun musikari barakaldar gaztea da RRUCCULLA . Musika askea jotzen du, esperimentala, free jazz kutsukoa, sampler-en laguntzaz. Eklektikoa, gaztea eta DIY filosofiaren jarraitzaile sutsua; oso urrun iritsiko den musikaria. Barakaldarrak iaz argitaratutako SHuSH grabazioa aurkeztuko du.

Heineken Jazzaldiaren arabera, “Rrucculla izenpean elektronikako ekoizle eta bateria-jotzaile gazte eta birtuoso bezain iheskorra ezkutatzen da. Haren musika hainbat genero eta konposizio indartsuren nahasketa da: jazzaren eraginpeko esperimentazioak, popez blaitutako doinuak, erritmo abstraktuak, testura sintetikoak, zarata estutu eta deformatuak, eta irudizko soinuz eratutako amaigabeko geruzak. Rruccullak Primavera Sound edota BBK Live-n kategoriako jaialdietan parte hartu du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button