IKUS-ENTZUN

Roy Andersson zuzendari suediarraren lan berria, FAS zineklubean

Bilboko Fas zineklubak Roy Andersson zinegile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence (2015) filma aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Film luze horrekin batera, Gregorio eta Mikel Muro zinegileek zuzendutako Tiempo inverso pelikula laburra ere pantailaratuko da. Bi zinegileek, hain zuzen, emanaldian parte hartuko dute, Javier Agirre filosofoarekin batera.

A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence (2015) filmaren zuzendari Roy Andersson zingile “bitxia” da, eta ez oso ezaguna bere herrialdeko mugetatik at, izan ere, film luze gutxi filmatu ditu, ordea, publizitatean ibilbide luzea egin du.

FAS zineklubak gaur aurkeztuko duen lanaren ondorioz, ezagunagoa egiten ari da Andersson. Gizakiaren existentziari buruzko trilogia baten hirugarren zatia da, eta broma-gaiak saltzen dituzten bi gizonen inguruko gorabeherak kontatzen ditu. Horretarako, Anderssonek makina bat esketx lotu ditu, plano finko bakarren; halere, bisualki lan interesgarri eta entretenigarria da.

FAS zineklubaren arabera, “pelikula berezia da, zalantzarik gabe. Batzuek Jacques Tati eta Ingmar Bergmanen arteko nahasketa gida definitu dute. Ez zaigu definizio txarra iruditzen. Umorez betetako kapitulu txikiek osatzen dute filma, eta istorio horietako bakoitzak puntu ilun bat du”.

Filmari buruzko xehetasun gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button