MUSIKA

Ron Asheton eta The Sonics omenduko ditu “Izar & Star” zikloak

Izar & Star ekimenean parte hartzen duten talde eta artistek euren talde edo disko kutunen kantuak moldatzen dituzte kontzertu ikusgarrietan. Ziklo horretatik hainbat talde pasatu dira euren ekarpenak haizatzeko: Rukula, Capsula, Mursego, Txuma Murugarren, Lou Topet eta Last Fair Deal, besteak beste.

Bada, apirilerako “energiaz betetako” ekitaldi berri bat iragarri dute egitarauaren arduradunek: hilaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, Señor No taldeak The Stooges taldeko gitarra-jotzaile Ron Asheton omenduko du, Sumision City Blues taldeko Joseba B. Lenoir eta & Pela-ren laguntzaz.

Emanaldi berean, Aterkings taldeak 1960ko hamarkadako The Sonics bandaren errepertorioa txikituko du. The Sonics garage-rock estiloaren aitzindari basatiak dira.

Izar & Star zikloaren arduradunek, halaber, iragarri dute apirilaren 28an beste hitzordu bat izango dela, oraindik zehaztu gabea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button