Nontzeberri

Roman Polanskiren “Repulsion” aurkeztuko du FASek

Roman Polanski (Paris, 1933) zuzendari poloniar ezagunak 1965ean filmatutako Repulsion filma pantailaratuko du FAS zineklubak, gaur, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, hainbat euskal egileren artean egindako Estoy sola y no hay nadie en el espejo film laburra ere aurkeztuko da.

Emanaldia ondokoek aurkeztuko dute: Toni Garzón Abad (idazle eta zinemagilea), Bruno Martínez Diego de Somonte (Cinnovast Zinemaldiaren zuzendaria) eta Alejandra Bustillo, Brayan Chipana, Nerea Ochotorena eta Mikel Rojo (Estoy sola y no hay nadie en el espejo lanaren egileak).

Polanskiren Repulsion-ek Urrezko Hartza irabazi zuen 1965eko Berlingo Naizoareko Zine Jaialdian. 1966an, gainera, Argazki Onenaren BAFTA saria jaso zuen. Zinegile poloniarrak filmatutako bigarren lana izan zen, eta ingelesez egin zuen bigarrena. Film erotikoa dela esan ohi da, biltzen dituen sexu-haluzinazioak direla eta.

Carol Ledoux (Catherine Deneuve) neska eder eta diskretuaren istorioa kontatzen du. Carol ahizparekin bizi da Londresko apartamentu batean. Laster, Colin-ek (John Fraser) hitzordua lortuko du Carolekin, baina gauzak ez dira harago joango, Caroli sexuak nazka eragiten baitio.

Exit mobile version