MUSIKA

Rodeo stoner taldea “Dilum” aurkezten ari da zuzenekoetan

Zestoako Rodeo stoner rock taldeak bira ondu du Dilum izenburuko diskoa aurkezteko Ostiralean, hilak 18, Oñatin izango da laukotea, eta larunbatean, Bakion. Rodeo 2014an eratu zen, “Kyuss taldearen influentziaz bustirik”, eta maketa bat plazaratu ostean, Dilum kaleratu du.

Otsailean, halaber, beste hiru kontzertu emango dituzte zestoarrek: 2an, Azpeitian; 8an, Iruñean, eta amaitzeko, 23an, Andoainen.

Taldearen arabera, “disko berri honetan, gure soinuaren bila beste pauso bat ematen saiatu gara, ahotsaren melodiak gehiago landuz eta soinu ilunago eta zuzenago bat bilatuz, betiere progresio instrumental lasaiagoak atzean utzi gabe. Letrei dagokionez, begien aurrean duguna eta honek sortzen dizkigun ezinegonak plasmatzen saiatzen gara”.

Gaztain Estudioetan grabatu dute Dilum diskoa eta, masterizazioa, berriz, Doctor Master estudioan egin dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button