MUSIKA

Rockumentalak!, Zuzenean & Photorock

Argazkiak, musika eta filmak izango dira gaurko protagonistak Zarautzen.
Photomuseum aretoan, J.A. Areta Goñiren On Stage argazki erakusketak ikusgai jarraituko du.
12:00tan, Zestoako Grises taldeak joko du Sausalito tabernan.

Eta Rockumentalak atalean, Eriz Zapirainek zuzendu zuen Salda Badago dokumentalak hartuko du testigantza. Euskal Rock Radikalaren inguruan eginiko dokumentua da. Dokumentalaren aurkezpena, Zarama talde historikoaren abeslaria eta Radio Euskadiko La Caja Negra aurkezlea den Roberto Mosok egingo du. Emanaldia gaueko 10:00etan hasi eta hiru euroren truke izango da, Modelo Zineman.

I Love Rock Kultur Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button