MUSIKA

Rockein lehiaketaren sari nagusia Sara Zozaya musikariak irabazi du

Rockein-en finala iragan larunbatean, maiatzaren 11n, izan zen Basauriko Social Antzokian, eta makina bat zale bertaratu ziren Doña, Meridian eta Sara Zozaya (sari nagusiko finalistak) eta Herio, Keniama eta Samoah (tokiko talderik onena) zuzenean ikusteko.

Sara Zozaya-k irabazi du Rockein, talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikalaren zazpigarren edizioaren sari nagusia. The Roof edo Nerabe bezalako proiektuetan eskarmentua duen donostiar gaztea Rockein-en sari nagusia irabazten duen lehen emakumea da. Aurreko irabazleak The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan ziren.

Tokiko talderik onenaren saria Meridian-ek irabazi du, Basauri eta Arrigorriagako kideek osatutako power-trio-a. Cäctus, Bermeoko hard-rock laukotea, izan da euskarazko proposamen onena, eta Dukkha hirukote gipuzkoarrak irabazi du Publikoaren saria.

Sara Zozayak honako sariak eskuratu ditu: EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan; EPa diseinatzea eta editatzea, 500 kopia, CD euskarrian; Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena; eta Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu