MUSIKA

“Rockein” lehiaketaren finalistak

Rockein jaialdiaren seigarren edizioan jasotako 135 proposamenen artean, Moonshakers (Bilbao), Purple Vellocet (Bilbao) eta The Owl Project (Markina-Xemein) izan dira epai mahaiak sari nagusia irabazteko hautatutako finalistak. Maiatzaren 12an lehiatuko dira, Basauriko Social Antzokian, 21:00etatik aurrera. Finalak doako sarrera izango du.

Final handiaren eguneko saioan, goian aipatutako taldeei, Agian, Haxotz eta Todos los fuegos taldeak bilduko zaizkie. Azken horiek, tokiko talderik onenaren saria irabazteko hautatu dituzten abestiak zuzenean joko baitituzte bertan. Finalisten sei emanaldiak bukatzean epai mahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu.
Gainera, euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak ere banatuko dira. Azken sari horri dagokionean, gogoratu apirilaren 25erarte dagoela aukera bozkatzeko, Rockeinen Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez.

Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko da. Jaialdia apirilaren 27 eta 28an eta maiatzaren 4 eta 5ean izango da, Sidonie, La casa azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond taldeekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button