Nontzeberri

“Rockein” lehiaketaren finala azaroan izango da

Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Basauriko Udalak antolatzen duen Rockein lehiaketaren 8. edizioan izena emateko epea amaitu da, eta 169 artistak eman dute izena, marka guztiak gaindituz.

Jasotako proposamenen artean 23 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez), eta 22k euskarazko talderik onenari sarira hautagai izateko aukera dute.

Rockein-en finalak iragan maiatzaren 22an izan behar zuen, baina alarma-egoeraren ondorioz atzeratu egin zen. Finalerako hitzordu berria azaroaren 20an izango da Basauriko Social Antzokian. Oraindik denbora dagoenez, publikoaren, artisten eta langileen osasuna zaintzeko ezarriko diren neurriak aurrerago jakinaraziko dira, bai eta sei finalisten izenak ere.

Beste aldetik, publikoaren saria erabakitzeko bozketa prozesua uztailaren 25era arte irekita egongo da, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez.

Rockein Nerbioi-Ibaizabalen jaiotako lehiaketa Euskal Herri mailan erreferentzia bezala indartu da, eta amateurismotik profesionaltasunerako pausua ematen saiatzen ari diren proiektu berriei laguntzeko egiten du lan

Exit mobile version