MUSIKA

The Lookers taldea, “Kooltur Ostegunak” zikloan

Iragan astean hasi zen Arrasateko Kooltur Ostegunak kontzertu-programa, Kashbad bandaren emanaldiarekin; gaur, berriz, Ziburuko The Lookers hirukoteak joko du, 22:00etan.

The Lookers hirukoteak garage-punka jotzen du, eta Fucking Panda bost kantuko EPa argitaratu dute; bertan, Johnny Thundersen oihartzun toxikoak eta kopeta-ilea mugitzeko organoak biltzen dira, bai eta 60ko hamarkadako punk nerabeen gitarra hauskorrak ere. Iparraldekoak asko eta askotariko artistekin ari dira jotzen.

Beste hiru kontzertu iragarri dituzte Kooltur Ostegunak zikloaren arduradunek: urriaren 16an, Libek Ihesaldi Handia diskoko kantuak joko ditu. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak dira nagusi; doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak, barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak. Libe García de Cortázar (Libe) ibilbide luzeko musikaria da.

Urriaren 23an, berriz, Brasilgo Autoramas hirukote rock-and-roll zaleak joko du; oraintsu Euskal Herrian izan dira, eta sekulako kontzertuak egin dituzte.
Amaitzeko, urriaren 30ean, Shake! taldeak joko du.

Horrekin batera, aurrerago Arrasateko gaztetxera ekarriko dituzten zenbait izen ere iragarri dituzte: Gramones, Terri Lee Hale, Cabezafuego…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button