MUSIKA

“Rockein!” lehiaketan izena emateko epea zabalik

Euskal Herriko bakarlari eta taldeek zabalik dute jada Rockein! lehiaketan izena emateko epea: apirilaren 6ra arte. Finala maiatzaren 22n egingo da, Basauriko Social Antzokian.

Zortzigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa iragarri du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari zein taldeei zuzendua. Basauriko Udalak Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatzen du sariketa hau.

Irabazleak ondoko sari potoloa jasoko du: EP baten (gutxienez bost abesti) grabaketa, ekoizpena, masterizazioa eta diseinu grafikoa; bideoklip baten produkzioa eta MAZ Basauri jaialdian jotzeko aukera.

“Parte-hartze datuek ez dute azalpen handirik behar: Rockein erreferente moduan kokatzen dute Euskal Herri mailako gisa honetako lehiaketen panoraman. Baina, horrekin batera, parte hartzen duten proiektuek gero eta maila hobea dutela ere nabarmendu nahi genuke. Sara Zozayarena dugu horren adibiderik garbiena: etorkizun handiko artista, dagoeneko zeresana eman duena. Rockeinek MAZ Basaurirekin, grabaketa estudioekin, komunikabideekin eta beste hainbat erakunderekin dituen aliantzei esker, talentua duten artistei profesionalizazioranzko bidea irekitzen laguntzen die”, azaldu dute antolatzaileek.

Parte hartzeko baldintza orokorrak: gutxienez taldeko kideetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan jaioa izatea edo bertan bizitzea, eta taldekideek 16 urtetik gora izatea. Abestiak originalak izango dira eta musika estilo guztiak onartzen dira.

Sari printzipalaz gain, Tokiko talderik onena, Euskarazko talderik onena eta Publikoaren saria ere banatuko dira.

Datu guztiak Rockein! lehiaketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button