BERTSOTAN

“Zapla!” egitasmoaren lehen saioa, Lizarran

Nafarroako bertsolariei plazak eskaintzeko asmoz, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Zapla! egitasmoa abiaraziko du zazpi herritan.

Gaur abiatuko da ziklo hori, Lizarran egingo den bertso saioarekin eta bihar, beste bat antolatu da Beran. Txapelketak eskatzen duen saio edota egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai eta ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera nahi izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hortaz, Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian Zapla! egitasmoa jaio da, ondorengo helburuekin: nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea; kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea.

Zapla! zazpi bertso saiok osatuko duten zikloa izango da, eta zazpi herritan burutuko da: Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan.

Gaur, Lizarrako Los Llanos Kulturgunean da lehena, 18:30ean, Ekain Alegre, Erika Lagoma, Julio Soto, eta Saioa Alkaizarekin. Bihar, Beran, saio berezia izango da. Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora liburuan (Elkar, 2020) oinarrituta, bertso saio monografikoa prestatu du Maddi Ane Txoperenak.

Informazio guztia Zapla! ekimenak du.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button