MUSIKA

“Rockein!” lehiaketa abian da

Euskal Herriko bakarlari eta taldeek zabalik dute jada Rockein! lehiaketan izena emateko epea: martxoaren 21era arte. Finala maiatzaren 11n egingo da, Basauriko Social Antzokian. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.

Lehiaketa Basauriko Udalak ondu du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalekin lankidetzan. Ekimenaren xedea Euskal Herriko taldeak sustatzea da.

Irabazleak ondoko sari potoloa jasoko du: EP baten grabazioa, ekoizpena, masterizazio eta diseinu grafikoa, eta bideoklip baten ekoizpena. Horretaz gainera, MAZ Basauri jaialdian parte hartzeko aukera ere izango da.

Iaz, 135 taldek eman zuten izena, inoiz baino gehiago, eta The Owl Project suertatu zen irabazle. Hala, talde horrek bost kantu biltzen dituen Enea EPa eta Lithium kantuaren bideoklipa ekoitzi zituen. Klipa Broja Crespo zinegileak filmatu zuen.

Izena emateko informazio eta oinarriak: basauri.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button