MUSIKA

Rocka, hondartzara

Algortako Ereaga hondartzaren aparkalekuan, Zea Mays eta Bringas taldeek joko dute bihar, 21:00etatik aurrera. “Urtero bezala, Ereaga hondartza aldera dator musika pop-rock doinu onenak gerturatzeko”.

Taldeei dagokienez, Zea Mays banda bilbotarra aski ezaguna da, izan ere, iaz, 20 urteko ibilbidea bete zuen. Data horren harira, 20 Urte bilduma bikoitza eta oparoa plazaratu zuen: 2015eko abenduaren 12an Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertua biltzen duen DVDa; DVD horretan, gainera, DVD horretan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin jasotako hiru klip ere jasotzen dira eta erremixez jositako CDa.

Hala, erremix horien artean hauexek daude: Las Tea Party-k, Elektrizitatea kantua moldatu zuten; El_Txef_a musikari elektronikoak Jaiotza; Belako taldeko Josu Ximunek Hondarretik Ondarroara eta Mamba Beat taldeak Da, besteak beste.

The Bringas, berriz, Getxon eratutako taldea da, 2011n, eta blues-rock estiloa jorratzen du. Harrezkeroztik, iraupen laburreko lau lan plazaratu ditu. Azkena, iaz, FIERA, vamos a tener que llevarnos mal de nuevo, zeinak lau kantu biltzen dituen. Hauexek osatzen dute taldea: Gorka Bringas (gitarra eta ahotsa), Joseba Bastida (bateria) eta Borja Gonzalez (baxua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button