ESZENA

Bilbaoeszenan, irrati-antzerki ikastaro bat

Apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, BilbaoArteko instalazioetan, Maisha MC konposatzaile eta DJ-ak, eta Galder Pérez antzezle, zuzendari eta gidoilariak, antzezleei, esatariei, musikariei, idazleei, gidoilariei eta sektoreko bestelako teknikariei zuzendutako ikastaro hau emango dute. Ekimenaren helburua irrati bidez antzerkia egiteko modu tradizional arrakastatsuak gaurkotasuna berreskuratzea da.

Hortaz, Baliabide Eszenikoen Zentroak, euskaraz egingo den Irrati-Antzerkiari buruzko ikastaro intentsiboan izena emateko epea zabaldu du. Ikastaroa BilbaoArten emango da, asteazken guztietan, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
Ikastaroan landuko diren elementuak ahotsa, dramatizazioa, soinua, gidoia, soinu giroa, efektu bereziak, bat-batekotasuna, umorea eta irratiko generoak izango dira. Ikastaroa egiten den bitartean irrati-antzerkiko pieza bat sortu eta grabatuko da, eta, gainera zuzenean eskaini ahal izango da, blog honen bitartez.

Goian aipaturiko aditu horiez gain, saioetan, hainbat diziplinatan espezialista diren lau gonbidaturen laguntza izango dute, Ixiar García (diziplina anitzeko artista), Oihana Bartra (bertsolaria), Rufoh Beatbox (Euskadiko beatbox txapelduna) eta Kike Amonarriz (soziolinguista, umoregilea eta telebistako aurkezlea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button