MUSIKA

Rock, pop eta elektronika doinuak, Bilboloop jaialdian

Ostiralean, azaroak 15, eta larunbatean, azaroak 16, Bilboloop jaialdia egingo da Bilboko Kafe Antzokian. Bi egun horietan bertoko eta kanpoko sei talde izango dira agertokian: ostiralean, Señores (Euskal Herria), French Films (Finlandia) eta The Crystal Ark (AEB); larunbatean, berriz, Yellow Big Machine (Euskal Herria), Brigitte (Frantzia) eta Is Tropical (Ingalaterra).

Señores bilbotarrek Curso práctico de autoestima lehendabiziko diskoa aurkeztu dute jaialdian; 90eko hamarkadako indie-rock doinuak eta post-hardcore giroak uztartzen ditu laukoteak. Finlandiako French Films bikoteak, berriz, post-punk atmosferak¡ ilunak, 60ko urteetako pop melodiak eta tarte psikodelikoak jotzen dituzte, eta, aurten, White Orchid izenburuko diskoa argitaratu dute. Ostiraleko kartela The Crystal Ark bikotearekin osatuko da; New Yorkeko taldeak musika afroa, erritmo tropikalak, eta elektronika nahasten ditu euren jario dantzagarrian.

Larunbatari dagokionez, Yellow Big Machine bilbotarrak izango dira bertoko ordezkariak; laukoteak indie-rock zaratatsua jotzen du. Brigitte, ostera, bi emakumek osatutako bikote frantziarra da, eta taldearen izenak Brigitte Bardot aktorea omentzen du; izan ere, 50, 60 eta 70eko estetika kitsch-arekin obsesionatuta dago bikotea, eta bere proposamenean, besteak beste, ABBA, Joni Mitchell, Donna Summer eta Billie Holiday artisten ondarearen zantzuak antzeman daitezke. Azkenik, Is Tropical Londres hiriburuko hirukote gaztea da, eta pop elektronikoa jorratzen du; I’m Leaving da euren azken lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu