BESTELAKOAK

Euskal Herria Museoak “Biribilak mendietan” erakusketa hartuko du

Datorren urteko urtarrilaren 6ra arte, Biribilak mendietan izeneko erakusketa ikusi ahalko da Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskal Herria Museoan.

Biribilak mendietan. El monte en círculos. Seles, kortak, saroiak izen luzeko erakusketa ikerketa baten emaitza da, “erdian harri handi bat daukaten eta hori erreferentziatzat hartuta forma biribilean eratu diren Euskal Herriko mendi-lurren ezaugarrietan sakondu duena. Zehazkiago, mendi-lur horien jatorriak, egiturak, neurketa- eta mugaketa-erak, tipologiak eta erabilerak, kokapenak zein garapen historikoak aztertzen ditu erakusketak. Oinarrizko kontakizun argigarria egiten du kultura ondare horren berezitasunak ezagutarazteko, eta, besteak beste, panelak, dokumentu historikoak, pieza originalak, aireko argazkiak, kartografia eta ikus-entzunezko materialak baliatzen ditu horretarako”.

Erakusketan honako kontuak ikusi ahalko dira: “kortabasoei buruzko XVII. eta XVIII. mendeetako krokisak ikus daitezke erakusketan; bai eta  Juan Ramon Iturriza eta Pedro Bernardo Villarreal de Berriz adituen testigantzak. Halaber, Valladolideko Errege Kantzelaritzaren artxiboko dokumentuen eta krokisen kopiak ikus daitezke erakusketan. Bestalde, zenbait mugarri zentral ikusgai izango dira, kortarriak eta austarriak, horietako bakoitza dagokion idazkunarekin. Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentrotik, Gordailua, eta Zaldibia udalerritik hartu dira”.

Erakusketa bera osatzen duten hainbat ikus-entzunezko (adibidez, Xabi Crespo dokumentalistak Makoletako kortabasoari (Arrieta, Bizkaia) buruz egindako film laburra ikusi ahalko da) eta ukimen-pantailak ere jarriko dira, ikerketaren dokumentazio guztia kontsultatu ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button