MUSIKA

Rock kontzertuetako irudiekin josi dute Photomuseum

Jose Angel Areta Goñi Juxe-k 20 urte inguru daramatza Euskal Herriko rock and roll eszena undergrounda erretratatzen. Dokumentazio lan handi horren emaitza egunotan Zarautzen ikus daitekeen erakusketa da.

Bertan, Euskal Herriko eta nazioarteko taldeak harrapatzen dituzten 60 irudi jarri ditu Juxe-k, guztiak zuri eta beltzez. Zuria eta beltza dira argazkilari gipuzkoar honen koloreak, alegia, argiak eta itzalak. Juxe-k, gainera, lan handia egiten du laborategian. Erakusketan formatu handiko irudiak ez ezik, oihalean inprimaturiko zenbait argazki ere ikus daitezke.

Gipuzkoarraren irudiak musika aldizkari espezializatuetan, eta hainbat diskotan ere agertu dira.

Photomuseumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu