BERTSOTAN

Larunbatean, Bertso Derbia

Athletic Clubeko eta Real Sociedadeko bertsolarien arteko derbia programatu da larunbatean, Basaurin. Zergatik Basaurin? Basauri Iribar gaztaroan hartu zuen herria izan zelako, eta horrexegatik, Bertso Derbiaren aurtengo edizioa ospatuko da bertan, atezainari gorazarrea eginez. Bertsolari zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko hitzordu klasikoa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Basauriko Sozial Antzokian.

Aurtengoan Arkaitz Estiballesek hartuko du parte gai-jartzaile gisa eta bertan izango dira zuri-gorrien aldetik Onintza Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Etxebarriazarraga. Realaren aldetik, Andoni Egañak, Alaia Martinek eta Julio Sotok hartuko dute parte

2012 urteaz geroztik egiten da, bi taldeak zelaian aurrez aurre aritu aurreko egunetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button