MUSIKA

Rock kontzertu andana izango da aurtengo Jazpana Fest jaialdian

Urriaren 29tik 31ra bitartean egingo da Beasainen Jazpana Fest 10. Hiru egunotan estatuko rock talde independente esanguratsuenetarikoak entzuteko parada izango da. Kontzertuez gain, kirol, argazkigintza edo ikus-entzunezko esparruetako ekitaldiez gozatzeko aukera ere izango da.

Hala, urriaren 29ko egitaraua 17:00etan hasiko da Saskibaloi Txapelketa eta Argazki Rallyarekin. 19:00etan, Guityar Hero Lehiaketa izango da, eta 22:00etan lau taldez osaturiko emanaldia hasiko da: Poderosa Afrodita, Keä, Peachy Joke eta Cheap Time.

Larunbatean jaialdia ordubete lehenago hasiko da skate saioarekin. Egun honetan, gainera, kontzertu gehienak izango dira. Hala, 18:00etan lau talderen kontzertuak entzun eta ikusi ahal izango dira: Otherside, El Cerdo que Grunge, Mothership eta Simca. 22:00etan berriz, karteleko talde ezagunenak joko dute. Nueva Vulcano, Mujeres, Tokyo Sex Destruction eta Delorean. Lauko emanaldi interesgarri honen ostean, Charlie Faber Radio 3 irratiko esatari ezaguna, disko jartzaile lanetan arituko da.

Azkenik, igandean, urriak 31, Txile Tour izeneko dokumentala proiektatuko dute 19:00etan, Jazz & Mongor disko jartzaileak haien disko-jogailuak jiratuko dituzte 22:00etan festari amaiera emateko eta era berean, argazki-rallyaren bukaera ere izango da.

Jazpanaren antolatzaileek haien webgunean esan dutenez, "Zatozte Ruralismo Postmodernora!".

Jazpanak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button