MUSIKA

Biffy Clyro Mundaka Festival jaialdiko burua izango da

Uztailaren 27, 28 eta 29an egingo da Mundaka Festival jaialdia, eta ekimenaren arduradunek egitarau musikalera gehitu diren azken izenak iragarri dituzte: Biffy Clyro, Atom Rhumba, Santero y Los Muchachos, Copernicus Dreams, Moonshakers, Confluence, Pinky “En Órbita” Radio 3, Papaya eta Optigan 1.

Biffy Clyro talde eskoziarra izango da atzerriko kartel-burua. Hiru disko argitaratu ostean, 2007an Puzzle grabatu zuten eta urrezko disko izatera iritsi zen Erresuma Batuan. Simon Neil, James Johnston eta Ben Johnston musikariek osatutako taldeak pop-rock independentea jotzen du, eta 2016an argitaratutako Ellipsis aurkeztuko dute, haien ibilbide guztiko errepertorioa ahaztu gabe.

Aipatutako nobedadeei baieztatutakoak azpimarratu behar dira: Bunbury, Chk Chk Chk, Belako, Depedro, Fink, Rayden eta Revolta Permanent.

Antolatzaileen aburuz, “aurtengo kartel musikala hementxe dugu, uztailera zuzenean daramagun kartela. Geure ingurunea, ezin hobe pasatzeko gogoa, Urdaibai, lagunak, hondartza, familia, musika, musika asko…”.

Musikarekin batera etorriko den programazio gastronomikoa iragarriko dute laster.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button