MUSIKA

Robert Martíren akuarelak eta akrilikoak, Iruñean

Robert Martí pintoreak Akuarelak eta akrilikoak izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Michel Menendez galerian. Erakusketa zabalik egongo da 2019ko urtarrilaren 9ra arte.

2008an hasi zen Martí aire libreko pintura lehiaketetan aktiboki parte hartzen. Ahalegin horren ondorioz, hainbat sari jaso ditu Estatuan. Hasiera batean, oleoa erabiltzen zuen. Gero, akuarelara pasatu zen, eta egun akuarela eta akrilikoa uztartzen ditu.

Pintorearen hitzetan, “nire pinturako gai nagusiak espazioa, denbora eta perspektiba dira. Galdetzen didatenean, beti esaten dut gauzak sakontasunez ikusteko eta elementuak koherentziaz aztertzeko, espazioa eta denbora behar ditugula. Horrekin batera, ez ditut lehen planoan jartzen, garbitzeko beharrizana dudalako, esentziala ikusi ahal izateko. Hala, pintatzen dugun elementuaren purutasuna bilatzen duten obra hauetan zuria da protagonista”.

Estudioko pinturan ere sariak jaso ditu Martík; esaterako, El Vendrelleko pintura Biurtekoan lehenengo saria jaso zuen, eta Torredembarran Pere Romeu arte plastikoen saria eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button