MUSIKA

RO eta Tenpera Urnietan, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2019” zirkuituarekin

Kutxa Kultur Musikako iazko programak Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuiturako aukeratutako bi talde dira larunbateko protagonistak: Ro azpeitiarrak eta Tenpera donostiarrak. Kontzertua datorren larunbatean, abenduaren 14an, 22:00etan, Sarobe Arte Eszeniko Gunean izango da.

RO Azkoitiko Matadero Zaharrean jaio zen 2017koudazkenean;  Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean soinu eta melodiak kozinatu ostean, 2018ko udan lau abesti sareratu zituzten, Aikor abestiaren bideokliparekin batera.  Estilo post rock instrumentalean murgiltzen da RO, gitarra indartsuen soinua izanik euren osagai nagusiena. 2018ko udazkenean Andoainen ekin zioten kontzertuak emateari. Harrezkero, euren aztarnak utzi dituzte Tolosan, Azkoitian, Durangon, Azpeitian, Zestoan, Eibarren, Urretxun, Donostian, Errenterian… Azken zuzenekoa Durangoko Azokako Ahotsenean eman dute, laster kaleratuko duten 5 abestiz osatutako disko berriko aurrerapen gisa.

Bestalde, Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedok osatzen duten Tenpera taldeak, estilo aldetik rock alternatibora egiten du, 90 hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk generoan murgilduta. Duela urte bat hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan eman dituzte kontzertuak.  Bi EP argitaratuta dituzte dagoeneko: 2017ko azaroan lehena, bi abestiz osatutakoa. Eta bigarrenak, aurtengo urriaren hasieran ikusi du argia, Business, lau abestirekin osatu dutena, Corsarios estudioetan grabatua Lolo Ruiz-en eskutik.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. Bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea , gazteei arreta berezia emanez eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea.

Informazio gehiago duzue katapulta.org  web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button