IKUS-ENTZUN

“Riot Grrrl” mugimenduari buruzko dokumentala Bilbon

Kerri Koch zinegileak zuzenduriko Don’t Need You: The Herstory of Riot Grrrl (Kerri Koch, 2005) dokumentala proiektatuko du Bilboko Bulegoa z/b-k gaur, irailak 19, 19:00etan. Emanaldia Arte- eta jakintza-arloko bulegoak antolaturiko Zinema_ilegala zikloaren hogei batgarren saioa da, eta filma Gelen Alcantara Sanchezek aukeratu du.

Bulegoa z/b-k jakinarazi duenez, dokumentala ingelesez proiektatuko dute, azpititulurik gabe, baina, proiektatu bitartean, geldialdiak egin eta taldeka itzuliko dute.

Riot Grrrl 90eko hamarkadan AEBetako punk eszenatik sorturiko mugimendu feminista da, 1991. urtean Olympia hirian egin zen International Underground Pop Convention jardunaldietan sortu zen, hain zuzen ere. Lehenengo egunean, L7, Bikini Kill, Tiger Trap, Bratmobile, 7 Year Bitch eta The Slits taldeek jo zuten, Girl Day izenburupean.

Mugimendu horren baitan, neskek hainbat musika talde osatzeaz gain, fanzineak, neskentzako jaialdiak, bilkura taldeak eta bestelako ekimenak ere sortu zituzten; beti ere, Do It Yourself (Egintzazu Zure Kabuz) filosofiari jarraituz.

Kerri Koch zingilearen dokumentalak mugimendu horren nondik norakoak jasotzen ditu artxiboko irudiak eta mugimendu horretako hainbat protagonistenaren testigantzak direla medio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button