ESZENA

Artekale Eguna, kale antzerki eta zirku taldeen eguna

Artekale Euskal Herriko Kale-arteen Elkarteak antolatu ohi duen Artekale Eguna urriaren 18an egingo da Hondarribin, eta ekimenaren hirugarren edizioa izango da, aurretiko bi edizioak Otxandion (2012) eta Zigoitian (2013) egin ziren.

Hala, Euskal kale antzerki eta zirku taldeek hiru gunetan arituko dira, 12:30etik aurrera. Ikuskizun horiek ondoko talde eta konpainiek aurkeztuko dituzte: Trapu Zaharra, Kolectivo Monstrenko, Malas Compañías, Salitre Teatro, Zurrumurru, Dramagia, Toni La Sal, Pez Limbo, El Gran Rufus, Turukutupa, Hortzmuga, Cia. Dikothomia, Shakti Olaizola eta Zirko Atrezzo 

Elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo nobedaderik garrantzitsuena urriko ostiraletan egingo den kale-antzerki tailerra izango da. “Nahi duenak, euskal antzerkigintzaren profesionalekin batera, kale-antzerkiaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du”. Tailerra Trapu Zaharrak konpainiako Santi Ugaldek eta Hortzmuga Teatro taldeko Raul Cancelok zuzenduko dute, besteak beste.

Ekimenak kalearekin loturiko makina ekitaldi bilduko ditu, hala nola, erakusketak, antzerki saioak, animazioa, edo tailerrak. Finean, kalearekin zerikusia duten hainbat diziplinaren erakustaldia izan nahi du Artekalek.

Hil honen amaieran, programazio osoa iragarriko du Artekale Euskal Herriko Kale-arteen Elkarteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button