IKUS-ENTZUN

Rio de Platako euskaldunei buruzko dokumentala sarean

Nontzeberrin jaso dugun oharrean zehazten denez, “GUK, nosotros Rio de la Platako aldi bietako (Argentina eta Uruguai) euskaldunen elkarrizketekin egindako dokumentala Interneten estreinatu berri da”. Filma, Nuria Vilalta (Iruñea, 1982) zinegileak zuzendu du eta road movie itxura dauka.

Argentinan eta Uruguain bizi diren makiona bat euskaldunen berbak eta ideiak Euskal Herrira eta mundura ekartzen ditu ordubete inguru irauten duen lan honek.

Filma hiru urteko lan “independentea” da, eta boluntarioen esfortzuari esker burutu da, hau da, inongo dirulaguntzarik gabe eginiko egitasmoa da. Profesionaletariko inork ez du haren lanagatik dirurik jaso”.

Hori dela, euren webgunean diru-ekarpenak egiteko atala abiatu dute. Dokumentala euskaraz eta gaztelaniazko dago filmatua, halaber, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpi-idatziak ere baditu.

Ekimen honekin loturiko xehetasun gehiago jaso nahi izanez gero, sartu guknosotros.com webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button