MUSIKA

Swamps rock’n’roll talde japoniarrak Bilbon joko du bihar

Swamps hirukote japoniarrak Bilboko Deustu auzoan dagoen Satelite T aretoan joko du bihar, 20:30ean. Trash kulturaren emaitza da Swamps: tatuajeak, komikiak, hot rod estiloko kotxeak, motorrak… Bai eta rock’n’roll disko primitiboen entzunaldien fruitu ustela ere: The Gories, The Oblivians, The Birthday Party eta The Cramps, besteak beste.

2011n eratu zuten taldea Kim abeslari eta gitarra-jotzaileak eta bere bikotekide eta bateria-jotzaile Miss Kokok. 2016an, haien lehenengoko single plazaratu zuten, Rockin’ Show Must Die!, (Hidden Volume Records). Fuzz efektudun gitarrarekin eta soinu zikinarekin osatutako lana izanagatik ere, nahikoa harrera ona izan zuen zaleen artean.

Handik gutxira, urte berean, iraupen luzeko estreinako diskoa plazaratu zuten: Kitano Hombre (Dead Beat Records); urtea amaitu  baino lehen, baina, bigarren LP bat kaleratu zuten Portugalgo Groovy Records diskoetxearen bidez: Rockin’ Mess!!!.

Antzeko erritmo frenetikoak jotzen dituzten talde garrantzitsuekin jo du Swampsek: 5.6.7.8’s, Guitar Wolf, The A-Bones, The Phantom Surfers eta The Woggles, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button