IKUS-ENTZUN

“The Rider” eta “El jardín de Vero” film laburra pantailaratuko ditu gaur Fas zineklubak

Chloé Zhao zinegileak filmatutako The Rider (2017, AEB) film luzea aurkeztuko du gaur Bilboko Fas zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, Miguel Parrak zuzendutako El jardín de Vero film laburra ere ikusi ahalko da.  Lan labur horren zuzendaria Miguel Parra emanaldian izango da, Julen Etxebarriarekin batera.

Fas zineklubaren arabera, “Western erako film modernoa da  The Rider, Ipar Amerikako zinema independentetik ateratakoa; kritika onak izan ditu, eta sari politak eman dizkiote. Bradyren gorabeherak kontatzen ditu, rodeo ikuskizunetako izarra bera eta zaldi entrenatzaile ona. Istripu bat dela medio, ezingo da berriz zaldi gainera igo. Orduan, bidaia bat egingo du bere bizitzari adarretatik heltzeko. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, etorkizunari nola aurre egin barneratzeko gogoeta aldi bat ikusten da pelikulan. Egiazko protagonistek interpretatua da, eta egiazkotasunak eta benetakotasunak gainezka egiten dute. Soinua, musika, argazkia… Denak ongi elkar hartzen dute, bizitzaz, autoestimuaz eta adiskidetasunaz diharduen lan honetan”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button