ARTEA

“Ride The Lightning”, Raisa Alava artistaren erakusketa

Raisa Alava artistak Ride The Lightning izenburuko erakusketa paratu du Bilboko La Taller gunean. Marrazkiak, grabatuak eta zeramikak biltzen dira bertan. Izenburuak, bestalde, Metallica taldearen bigarren diskoaren izena aipatzen du, 1984an argitaratua. Uztailaren 6ra arte bisitatu ahalko da

Alavaren lan egiteko modua hauxe da: sarea arakatzen du marrazkien bila, gero karpetetan biltzeko. Behin irudiok jasota, hautatu egiten ditu, eta haien artean lotu, hari bat josteko asmoz: “marrazkiak, istorioak, fikzioak”. Hautaketa horretan artistaren unean uneko aldarteak nabarmen eragiten du.

Alavaren obra gertutik ezagutzen duen Alazne Zubizarretaren aburuz, “(Alavak) katalizatzaile gisa funtzionatzen du: informazioa bereganatzen du, bere galbahetik igarotzen den irudi anabasa da, eta interesatzen zaiona gordetzen du. Gero, informazioa transkibatzen du, ez mimetikoki, baizik eta berrasmatuz, irudimenak eskaintzen dizkion zehaztugabetasunak eta deformazioak tarteko”.

Eta ondokoa gaineratu du Zubizarretak: “Marrazki, grabatu eta zeramiken bidez bildutako kosmogonia horrek erliebe erromanikoak, oihan onirikoak eta Chinatown gogorarazten dizkidate”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button