MUSIKA

Retribution Gospel Choir hirukote estatubatuarrak joko du bihar Gasteizen

Low taldeko Alan Sparhawk (gitarra eta ahotsa) musikariak gidaturiko Retribution Gospel Choir hirukote estatubatuarrak joko du bihar Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 21:00etan. Taldeak orain arte bi disko argitaratu ditu, azkenak 2 izenburua du eta Sub Pop zigilu prestigiotsuarekin plazaratu du. Kutsu epikoa duen rocka jorratzen du taldeak.

Retribution Gospel Choir aurretik aipaturiko Sparhawk-ek, Eric Pollard bateria jotzaileak eta Stece Garrington baxu jotzaileak osatzen dute. Lehendabiziko lana 2008. urtean argitaratu zuten Caldo Verde Mark Kozel musikariaren (Red House Painters, Sun Kil Moon) diskoetxearen eskutik.

Harrezkeroztik, hainbat kontzertu eta bira egin dute, besteak beste, Wilco eta Meat Puppets taldeekin. Iazko urtarrilean 2 izenburuko lana plazaratu zuten Sub Pop zigilu ezagunaren laguntzarekin eta bertan Low taldearekin zerikusi gutxi duten kantuak jaso dituzte, Alan Sparhawk liderra Low taldeko musikaria izan arren. Diskoaren hamar kantuetan rock independentearen zantzuak, Amerikako rockaren sustraiak eta 70eko hamarkadako rockaren oihartzunak antzeman daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button