LITERATURA

Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak

Aurkeztu diren 167 lanen artean, gaur jakinarazi dira zeintzuk izan diren saridunak, Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien barruan.

Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira, eta parte hartzeari erreparatzen badiogu, argi dago erantzun polita egon dela.

Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia.  Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Orotara, aurten 167 lan aurkeztu dira. Arabatik 6 lan heldu dira; Bizkaitik 57; Gipuzkoatik 94; eta Nafarroatik 10. Urtero bezala, literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, beti ere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:, Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta A mailan, eta B mailan, Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.

Aurten ezuste bat gertatu da, izan ere, A mailako poesia alorrean ez da lanik aurkeztu, eta gertakizun hau hartu du hizpide Yolanda Arrietak, gazteak xaxatzeko eta beldurrik gabe boligrafoa hartu eta poesiaren munduan barnera daitezen, “ekinaren ekinez ikasten baita”.

Narrazio alorrean eta A mailan, honako sariak egon dira:
Lehenengo saria: Gauza txikiak. Egilea: Izar Foroni (Zerain – Gipuzkoa). Bigarren saria: Altxa porru!. Egilea: Iñaki Arizmendi (Azpeitia – Gipuzkoa). Hirugarren saria: Bizi berri baten bila. Egilea: Uxue Imaz (Ataun – Gipuzkoa).

Narrazio alorrean eta B mailan, honako sariak egon dira:
Lehengo saria: Metamorfosia. Egilea: Garazi Mugarza (Mallabia – Bizkaia). Bigarren saria: Goian bego. Egilea: Markel Txasko (Errenteria – Gipuzkoa). Hirugarren saria: 06:18. Egilea: Maialen Akizu (Urretxu – Gipuzkoa).

Poesia alorrean eta B mailan, honako sariak egon dira:
Lehen saria: Agerraldi perfektuenetan. Egilea: Eider Perez (Pasai San Pedro – Gipuzkoa).
Bigarren saria: Baztertutako zapata gehiago egon ez dadin. Egilea: Maialen Elortza (Oiartzun – Gipuzkoa).
Hirugarren saria: Tangoaren eskean. Egilea: Eider Perez (Pasai San Pedro – Gipuzkoa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button