ARTEA

“#ResiliART” erakusketa birtualean, konfinamenduko bizipenak ikusgai

#ResiliART erakusketa birtual berriak alarma-egoera deseskalatzeko lehen faseetan sortutako lanak biltzen ditu, bizitakoa kontuan hartuta. Bihar bertan, maiatzaren 28an, inauguratuko da arratsaldeko 20: 00etan, www.artgia.com gunean. Guztira 32 proposamen hautatu dira.

Konfinamendu luzeak beste egoera bat ekarri digu, eta errealitate hori agerian geratu da ARTgia Sorgune & Aretoak egindako bigarren deialdi birtualean. #ResiliART, publiko berrietara iristeko sarean agertzen diren artista horien guztien nahiei, borondateei, analisiei, inpotentziei eta abarrei irekitako leiho bat da.

“Beste deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, deseskalada fase berri honetara eta oraingoan ikuspegi positibo bati begiratuz, moldagarritasunera eta gainditzeko hausnarketetara bideratua. Euskal Herrian sortzen dena erakutsi eta erakusteko gogoa duten hemengo artistei irekia. Tokiko lupa altxatuz, kontzeptuari zentzu zabalagoa eta irekiagoa emanez”, azaldu dute antolatzaileek.

Webgunean plazaratuko dira lanak, bai eta aukeratutako artisten ibilbideak, sorkuntzak eta hausnarketak ere. Euskal Herri osotik etorritako 32 artista izan dira aukeratuak eta euren lanak askotarikoak izan dira, eta teknika eta belaunaldi ezberdinak ere badaude.
Lanek “mundu bat irekitzen diote introspekziora, identitatera, sentimenduetara… Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarritutako mezuekin, erresilientzia hautu gisa. Gizakiaren ezaugarrietan zentratzen da, hala nola moldagarritasunean edo gainditze prozesuan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu